jueves, 19 de mayo de 2016

BIDEZKO MERKATARITZA MIREN GARCIA/NAROA LUCAS/GAROA LARRINAGA/NEREA MILITO



Bidezko merkataritza zer den hobeto ulertzeko, Setem elkartera joan ginen. Bertan, Joseba zegoen, boluntario bat, eta berak guztia azaldu zigun. Alde batetik, helburuak azaldu zizkigun, eta honako hauek dira:
  •       Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea.
  • ·       Ez dago lan esplotaziorik.                                                    
  • ·       Hegoaldeko nekazariei laguntza ematen zaie merkataritzan sar daitezen.
  • ·       Lan baldintza onak ematen zaizkie langileei.
  • ·       Ahalik eta bitartekari gutxien erabiltzen saiatzen dira bidean diru gutxien gal dadin.
  • ·       Inguruarekiko errespetua du, produktuen ekoizpenean.
Honetaz aparte, homosexualen eta transexualen lan merkatuarekiko integrazioa landuko dute haien proiektu berrietan.
Baita ere “Ropa limpia” kanpaina azaldu zigun. Kanpaina honek; ONG ,sindikatu eta kontzumitzaileekin lan egiten du, haien egoera hobetu nahian.
Ehungintza industriaren lan baldintzak hobetzen ditu, industria honetako langileei botere gehiago ematen die eta ehungintzaren eragina ingurumenean murrizten du.
Ekintza guztiekin daude lotuta SETEMek prestatzen dituen ekintza solidarioak udan zehar “Campos de Solidaridad” izenekoa. Hauetan erakusten da zelako baldintzetan lan egiten duten hegoaldeko nekazariek eta zer zailtasun dituzten egunero haien lanetan. Ekintza horien artean, familia senegalan baten eguneroko bizitza nolakoa den bizitzea.

Larunbatean Bilboko bidezko merkataritzaren azokara joan ginen Arenalean. Bertan bolondrez batek bidezko merkataritzari buruzko azalpena eta ezaugarriak eman zizkigun. Horretaz aparte, hainbat produktuen jatorria eman zigun, adibidez: Txileko eta Palestinako “rosa mosqueta” olioa, Madagaskar eta Frantziako txokolatea, Paraguayko mermelada Albacetetik inportatua, Ecuador eta Paraguayko azukrea, Txileko ezpainetakoa, xaboi naturala eta Peruko patata frijitu poltsa.
Hau guztia esanda, bidezko merkataritza zer den argi geratu zaigu. Merkataritza hau oso erabilgarria iruditu zaigu giza-eskubideak babesten dituelako eta gizartea hobetzen laguntzen duelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario