jueves, 19 de mayo de 2016



FINANTZA ETIKOAK


Finantza etikoei buruz gehiago ulertzeko SETEM federezioaren boluntario batekin hitzaldi bat izan genuen. Ondorengo lerroetan azalduko dugu ulertutakoa.









SETEM:

1968an sortutako federazio solidaria bat da. Saiatzen dira, ezberdinkeriari merezi duen garrantzia ematen, bere arrazoiak salatzen eta eraldaketak sustatzen (indidualak eta kolektiboak). Hori guztia eginez, mundu zuzenago bat lortzeko asmoarekin.


Banku etikoen ezaugarri  nagusiak:

  • ·   Sozietatearen, ekonomiaren eta ingurunearen onurarako diren proiektuak finantzatzen dituzte.
  • ·   Jende arruntak (herritarrek) kredituak jasotzea errazten du.
  • ·   Transparentzia: Finantzatzen dituzten proiektuak publikatzen dituzte.
  • ·   Espekulaziorik ez: Banku inbertsioetan ez dute parte hartzen (edo oso gutxi).
  • ·   Ekonomia demokratikoa: kide guztiak botoa emateko kapazitate berdina dute, ez dute kontuan hartzen zenbateko ekarpena egin duten. Gainera, erabaki guztiak batzarretan hartzen dituzte.


Moneta sozialak

Azken urteotan sortu den mugimendu bat da. Honen helburua moneta hau da, euroa ordezkatzea da. Euroa Europar Banku Zentralaren menpean eta gure eskuetan ez dauden beste organismoen menpean dago, balio hetereoa du. 

Moneta soziala ordea, guk kontrolatzen dugun moneta da eta guk ematen diogu bere balioa. Gure eskuetan dago haren igoerak eta jaitsierak, orduan, guk aukeratzen dugu zeren menpe dagoen bere balioa. Hots, moneta soziala erabiltzen duten enpresek berdina ordainduko diote langile guztiei, baldin eta ordu berberak egiten badituzte. 
Moneta hau erabiltzen duten entitateek konfidantzan oinarritzen dira
Bi moneta mota daude:
  • Fisikoa: Ekhi
  • Criptomoneta: Faircoin


Triodos

Triodos Bank Herbeheretan 1980. Urtean sortutako etika banku bat da. ‘Tri Hodos’ hitza grekotik dator eta ‘hiru bide’ esan nahi du, eta hiru bide horiek, pertsonak, planetak eta onurak dira. Herbehereez aparte, Espainian, Alemanian, Belgikan eta Ingalaterran ere daude.
Triodos Gankua 3 area berezietan zentratzen da:
  • ·     Natura eta ingurumena.
  • ·     Ekimen sozialak.
  • ·     Kultura eta aisiak.

Espainian penintsula osotik sakabanatuta daude sukurtsalak.  


Fiare

Fiare Euskal Herrian sortu zen 2003. urtean. Hasieran, kredituko kooperatiba bat zen, kredituak bakarrik ematen zituen. Geroago, bihurtze prozesu batetik igaro zen banku ofizial batera bihurtu arte.
Lehen azaldu ditugun banku etikoen baldintzak betetzen ditu. Triodos bankuaren funtzionamendua jerarkikoa da. Fiarerena ordea, asanblea bidez funtzionatzen du, hau da, kooperatiba bat bezala. Banku honen sozioak erabakitzen dute bankua nola funtzionatuko duen. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario