jueves, 19 de mayo de 2016

Negozio bat daukaten atzerritar batzuen elkarrizketak

Aitziber Gómez, Ane Urkijo, Nerea Parro eta Ainara Fernández gara eta kontatuko dizuegu Barakaldon negozio bat daukaten atzerritar batzuekin izandako haien egora sozialari buruzko elkarrizketa.

Hiru negozio ezberdinetan egon ginen: Lehenengo negozioa mobilentzako fundak eta aparatu teknologikoak saltzen dituen denda bat da. Bertan Pakistaneko bi gizon zeuden (Mohamed 35 urtekoa eta eta Yafar 31 urtekoa). Lehengusuak ziren eta hona etorri ziren lan bila duela 8 urte, nahiz eta haien familia guztia Pakistanen utzi behar izan. Gaztelania ikastea asko kostatu zitzaien, batez ere Yafarri, oraindik ere ez zuela hizkuntza oso ondo meperatzen. Berak galderei erantzun zigun, baina batzuetan bere lehengusuaren laguntza behar izan zuen. Batzuetan nabaritzen zen Mohamedek Yafarrek esaten zuena kontrolatzen zuela, Yafarri erantzuten utzi beharrean berak arineketan erantzuten zuen; adibidez, galdetu genienean ea gaitzespena sentitu zuten ezetz esan ziguten.
Hona ailegatu baino lehen pentsatzen zuten hemengo egoera ona zela eta bizitza hobea izango zutela. Pakistanera itzuktzeko aukera baldin balute, dudarik gabe bueltatuko lirateke hango kultura, jendea, etab nahiago baitute. Baina Pakistaneko egoera oiraindik, ez da hobetu.


Bigarren negozioa fruta-denda bat da. Fruta denda honen jabeak, 29 urte ditu eta Marokoko da. 23 urte zituela, hona etortzea erabaki zuen, baina, modu bakarra kamioi baten azpian 24 orduz bidaiatzea izan zen; Gasteizen, Repsol gasolindegi batean jeitsi zelarik. Gaur egun, Barakaldon bizi da eta bere helburua, hona etortzean, bere bizi-baldintzak hobetzea zen.
Barakaldon dagoenetik, ez du gaitzespenik sentitu eta gure hizkuntza ikastea gutxi kostatu zitzaion, zeren eta irakasle batek Barakaldoko Hizkuntza Eskolan gaztelera irakatsi baitzion eta bakarrik sei hilabetetan ikasi zuen.. Eta nahiz eta bere familia guztiak Marokon egon emen gustura dagoela esan zigun.
Urtean hiru alditan bisitatzen zuen bere familia Marokon, bizileku txartela berezi bat duelako. Nahiz eta  bere familiarekin itzuli nahi, Estatu Batuetan bizitzea gustatuko litzaioke.
Oso gizon jatorra iruditu zitzaigun,modu atsegin eta natural batean egin zigun harrera, gure galdera guztiei lasai eta zintzotasunez erantzun zuen. Gustora zegoela zirudien, argazki bat eta guzti erakutsi baitzigun, Miamin egon zenekoa,


Hirugarren, eta azken negozio, 38 urteko neska kolonbiar baten lokutorioa izan zen. Beste bi inmigranteak ez bezala, maieminduta zegoelako etorri zen hona, bere oraingo senarrarekin ezkontzeko asmoz, senarra jada etorri baitzen (kolonbiarra baita ere).
Hemen bizi denetik, oso gustura dago eta espero zuen moduan bizi da,etsipenik gabe. Ez du gaitzespenik nabaritu baina kolonbiara bueltatzea gustatuko litzaioke egunen batean, Barakaldon soilik bere senarrarekin bizi baita.

Oso esperiemtzia interesgarria iruditu zaigu, ez da gauza bera gai hau teoriarekin lamtzea soilik, askoz errezagoa da beraien azalean jartzea haiekin elkarrizketa bat izanda. Oso esperientzia ona izan da eta baita dibertigarria ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario